- Editorial: PAMIELA
- Año de edición: 2017
- Materia: Álbum ilustrado
- ISBN: 978-84-7681-985-2
- Páginas: 36
- Encuadernación: Cartoné
- Colección: Tamaina Handia
- Idioma: Euskera
15,00 €
Alerta disponibilidad online15,00 €
Leo Lionniren klasiko hau, lehen aldiz 1969an argitaratua, Alex eta Gilleren istorioa da, oso bestelakoak diren bi sagu ?bata hezur-haragizkoa, bestea mekanikoa- adiskidetasunak elkartuta. Ezberdin izatea ez da oztopo lagunak izateko eta abenturak eta zoriona partekatzeko.
Sagu mekanikoak ez du faltan botatzen nahieran ibiltzeko askatasuna; izan ere, etxeko neskak maite duela sentitzen du. Alexek, bere aldetik, behin eta berriz erratza eskuan jazartzen baitute, edozer emango luke falta duen maitasuna eskuratzeko.
Ilargiaren magiak ematen dio sagu koitaduari bere laguna bezalakoa izateko aukera: bere kabuz ibiltzeko gaitasunari uko eginda, besarkatua eta maitatua izatea. Azkenik, Alex ohartzen da zein iragankorra den Gilleri zioten maitasuna, eta, eskuzabaltasunez, hasiera batean beretzako zen nahi bat bere lagunarentzat eskatzen du.
Caldecott Ohorezko Dominaz saritua, album honek, collage teknikaz ilustratua eta soiltasun grafiko handikoa, ederki islatzen du Lionniren estilo artistikoa.
Añadir a mis favoritos
Compartir