EMAKUME GUZTIOK

EMAKUME GUZTIOK

/

13,00 €

  • Editorial: ASTIBERRI
  • Año de edición:
  • Materia: Novelas gráficas. Cómic
  • ISBN: 978-84-18215-09-4
  • Páginas: 64
  • Encuadernación: Cartoné
  • Colección: < Genérica >
  • Idioma: Euskera

13,00

Añadir a mi cesta

Consigue 0,65 puntos TROA

En stock Pídelo ahora y recíbelo en tu casa el día 01/01/2025

El Salvadorreko abortuaren aurkako legea munduko zorrotzenetako bat da, eta gogor zigortzen du haurdunaldiaren etendura, borondatezkoa zein berezkoa. Izan ere, kondenatutako emakume gehienak hilketa larriagatik epaitu dituzte, konplikazio obstetrikoak izan ostean. Euren haurra hil izana leporatzen diete, eta berrogei urte arteko kartzela zigorra izan dezakete.

'Emakume guztiok' nobela grafiko honetan Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi salvadortarren historia kontatzen dute Elizabeth Casillasek eta Higinia Garaik: nola itzuli behar izan duten etxera inoiz delitu izan behar ez zuen zerbaitegatik espetxeratuta egon ondoren, eta zein zaila den birgizarteratzea haiek epaitzen, jazartzen eta baztertzen dituen jendarte batean.

Kontakizuna haiena da, baina, historia, emakume guztiona.

'Emakume guztiok' nobela grafikoa Mundubat fundazioak hasitako proiektu zabalago baten parte da. Mundubat 1988az geroztik ari da El Salvadorren lanean, eta baditu zenbait programa tokiko garapenerako, herritarren parte hartzeko eta emakumeen eskubideen defentsarako. 2019an, Higinia Garay eta Itxaso Díaz bideogilea El Salvadorrera joan ziren Mundubaten laguntzarekin; bidaia horretatik sortu ziren, batetik, Elizabeth Casillasen eta Higinia Garayren Emakume guztiok komikia –Astiberrik eta Mundubatek batera argitaratuta–, eta, bestetik, La historia de todas nosotras dokumentala, Itxaso Díazek, Garay eta Casillasekin elkarlanean, filmatutakoa. Diru laguntza publikoz garatzen ari den proiektu horren hirugarren atala dantza-lan bat da, Node dantza eta antzerki konpainiak sortua El Salvadorko emakumeen testigantzetan oinarriturik.

Política de privacidad

Hola! Hemos cambiado nuestra política de protección de datos para adecuarnos al nuevo Reglamento General de Protección de Datos (RGPD), en vigor desde el pasado 25 de mayo de 2018. Para continuar siendo cliente y poder gestionar tus pedidos, necesitamos que des tu consentimiento a dicha nueva política.

Continuar