- Editorial: EREIN
- Año de edición: 2000
- Materia: Narrativa contemporánea
- ISBN: 978-84-7568-913-5
- Páginas: 396
- Encuadernación: Bolsillo
- Colección: Narratiba
- Idioma: Euskera
25,90 €
Alerta disponibilidad online25,90 €
"Ukatu egiten du eskaintzen zaion benda beltza, buruaren
zirkin apal batez, eta begirada bere adorearentzat nahi lukeen
lekukoaren bila galtzen zaio, alferrik. Aurrean, fusilek
osatzen duten lerroa hertsi egin da, hiltzaile bakoitzak besteen
artean ezkutatu nahi balu bezala. Masailak kulaten kontra estutu
dituztenean jada, begientzako euskarri bila ahalegintzen da,
ikararen zorabioaren ihesi. "Apunten" oihu ozena entzuten du.
Hostoen firfirak burua itzularazten dio, ordea, eta zeru urdina
dakusa (....). Atzera begiak jaisten ditu, eremu zabalera, adiskide
baten aurpegia espero bailuen. Egoera hartan lagunduko liokeen
begirada. Aurpegi ilunak besterik ez, ordea; berriro inoiz ikusiko
ez dituen objektuak -jadanik ahaztu zaizkio izenak-; berriro
loratzen inoiz ikusiko ez dituen arbolak...". Franco hil zenean
hogeita hamar urte inguruan zebilen belaunaldiaren heziketa
sentimental eta dramatikoa da eleberri hau. Eleberri handia,
inondik ere. Eleberri aparta.
Añadir a mis favoritos
Compartir