NERABEEN GARRASIA

NERABEEN GARRASIA

OSASUN MENTALA ALDAKETA GARAIAN

/

21,50 €

  • Editorial: ALBERDANIA
  • Año de edición:
  • Materia: Educación familiar
  • ISBN: 978-84-9868-838-2
  • Páginas: 246
  • Encuadernación: Rústica
  • Colección: < Genérica >
  • Idioma: Euskera

21,50

Alerta disponibilidad online
No Disponible El artículo se encuentra agotado para la venta online en este momento, pero puedes consultar si lo tenemos disponible en alguna de NUESTRAS LIBRERÍAS:

21,50 €

Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Nondik sortzen dira gaztetxoak atsekabetzen ari diren elikadura nahasmenduak, antsietatea, depresioa, autolesioak eta jokabide suizidak? Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala, eta, era berean, harreman sano bat bilatzea nonahi dagoen teknologia horrekin. Baina haratago joan gaitezen: zer gertatzen ari zaie gure gazteei? Zergatik ugaltzen ari dira osasun mentaleko arazoak aurrekaririk gabeko mailetaraino? Merezi du elikadura-nahasmenduen, antsietatearen, depresioaren, autolesioen eta jokabide suiziden labirintoan murgiltzea, haietan inguruneak izan ditzakeen eragin kezkagarriak argitze aldera. Zerk bultzatzen ditu joera kezkagarri horiek? Zeintzuk dira buru-hausgarri honen gakoak? Eta garrantzitsuena: nola lagundu dezakegu? Liburu honek erantzun nahi die galdera horiei guztiei. Horretarako, egileek planteamendu holistiko batetik jorratu dute gaia, zorroztasun handieneko ebidentzia zientifikoa, lehen mailako profesionalen jakintza eta esperientzia, egiaztatutako tresna praktikoak eta patologia horiei aurre egin dieten pertsonen benetako testigantzak bateratuz. Planteamendua integrala eta erabat dibulgatzailea da, ulerterraza eta praktikoa, eta tresna praktiko bat eskaintzea du helburu –irakurlearen kualifikazio-maila edozein dela ere–, nerabeen osasun mentalaren mundu konplexua esploratzeko, erronkak prebenitzeko, ulertzeko eta eraginkortasunez heltzeko funtsezko informazioa eskainiz, bereziki eskola-, familia- eta gizarte-esparrutik. Azken batean, itxaropenerako itsasargi bat eskaintzen du liburuak, eta ekintzarako premiazko deia ere bai, gure gizarteari eta, bereziki, gure nerabeei erronka gogorrak planteatzen dizkien garai honetan.

Política de privacidad

Hola! Hemos cambiado nuestra política de protección de datos para adecuarnos al nuevo Reglamento General de Protección de Datos (RGPD), en vigor desde el pasado 25 de mayo de 2018. Para continuar siendo cliente y poder gestionar tus pedidos, necesitamos que des tu consentimiento a dicha nueva política.

Continuar