ZU

ZU

19,00 €

  • Editorial: EREIN
  • Año de edición:
  • Materia: Narrativa contemporánea
  • ISBN: 978-84-9109-043-4
  • Páginas: 280
  • Encuadernación: Rústica
  • Colección: Narratiba
  • Idioma: Euskera

19,00

Alerta disponibilidad online
No Disponible El artículo se encuentra agotado para la venta online en este momento, pero puedes consultar si lo tenemos disponible en alguna de NUESTRAS LIBRERÍAS:

19,00 €

2012ko uztailaren hemeretzian aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Aurrekoaren ifrentzu bihurtuko zaie handik aurrera bizitza, haren erresumako biktima apal izatera pasatuz. Orduantxe sortzen da "Zu", eta bere eguneroko bizitzak zer ikusi gutxi izango du iraganekoarekin; haren itzala da, ezinbestean barrendu da, zorigaiztoko diagnostikoa eskutan-nola klasikoengan "urrezko abartxoa" itzalen mundurako pasaporte-, bizitza berrira, xumera, zenbatez zinezkoagora, premiak behartuta, intentsoago, tristeago, abailduagora. Bizitzaren dimentsio ezezagun eta berria.
Itzal eta bidelagun ugari aurkituko ditu narratzaileak erresuma berriko galerietan barrena, hala nolaThomas Mann-en Mendi magikoan, Albert Camus-en Izurritean edo Susan Sontag-en liburuetan. Haien protagonistak ere sufrimenduaren biktima izan ziren, eta beraz, erresuma bereko itzalen artean, gaixoen artean, bizi dira. Denen artean eraikiko duten unibertso literarioak dimentsio berria hartzen du, eta hango onkologo, doktore eta erizainak Xabier Letek eremaiz igo behar izan zuen "Enemendi"ko protagonistak bihurtzen dira, nobela liluratu baten protagonistak. Betiere andrearen poz, ilusio eta malkoen atezuan. Baina ez al dago ba salmoetan idatzita Jainkoak guremalko guztiak gordeko dituela? Jakin dakigunean gureak ez direla egongo haien artean, literatura izango dugu kontsolamendu.
Bizitzaren udazkenean sakontzen duen nobela daAnjel Lertxundiren hau, heriotzaren ezinbestekotasuna bizitzaren liluraz hesitu nahi agonikoa.

Política de privacidad

Hola! Hemos cambiado nuestra política de protección de datos para adecuarnos al nuevo Reglamento General de Protección de Datos (RGPD), en vigor desde el pasado 25 de mayo de 2018. Para continuar siendo cliente y poder gestionar tus pedidos, necesitamos que des tu consentimiento a dicha nueva política.

Continuar